Jon Rahm Farmers Insurance Openean hasiko da lehiatzen ostegun honetan. PGA Tourreko torneo hau Torrey Pineseko Ipar eta Hegoaldeko ibilbideetan jokatzen da La Jollan, Californian. Aurtengo bigarren txapelketa izango da espainiar golf jokalariarentzat, pasaden astean CareerBuilder Challengearen kortea pasatu ondoren.

Rahmek Torrey Pinesen profesional gisa jokatzen duen lehenengo aldia da, zelai hau Estatu Batuetako nabarmenetariko bat da. Zelai printzipalean, Hegoaldekoan, US Opena jokatu zuen 2008. urtean. Tiger Woods zortzi aldiz izan da hemen txapelduna.

Ilusioz jokatuko du Rahmek aste honetako txapelketan, lehenengo postuetan geratzeko irrikiz. CareerBuilderrean ikusi zuen bezala, hainbat gauza hobetu behar dituela ba daki, nahiz eta alderdi onak, txarragoak baino ugariagoak izan. Adibidez, aurreko torneoan drivearekin emandako kolpeak ez ziren oso zehatzak izan eta hau Torrey Pinesean hobetzea du helburu.

Ostegun eta ostiralean Hegoko nahiz Iparraldeko zelaietan jokatuko du Rahmek. Kortea pasatzen badu, azkeneko bi itzuliak Hegoaldeko zelaian izango dira. Harold Varner III (Denboraldi honetako European Tourrean irabazlea) eta Cameron Tringale izango dira Jonen taldekideak. Ostegunean 9:10etan hasiko da, 18:10ak espainian.

Zelaia oso egoera onean dago, pixkat heze eta astuna egon arren. Irteeretan zehatza izan behar da, roughea zaildu egin bait da hezetasuna dela eta.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies