Pedreñako Real Club de Golf-a golf jardunaldi sutsu baten agertokia izan da asteburu honetan. Ramon Sotari, Severiano Ballesterosen osaba eta espainiar golfaren ikono ukaezina, omenaldia egiteko hainbat profesional nahiz amateur batu ziren kantabriar ibilbidean. Jon Rahm ekitaldi honetako gonbidatua izan zen eta oso pozik joan zen: “Froga oso espezial batean parte hartzeko aukera izan dut, gutxitan gogoratzen bait da Ramon Sota jokalaria bezalako golf ikono bat. ”

Marina de Cudeyoko txapelketan eguraldi ona izan zen nagusi. 4 amateur eta profesional batez osaturiko 27 taldek parte artu zuten. Talde irabazleak Eduardo Larrañaga profesionala, Zarautzeko golf jokalaria eta Challenge Tour eta Alps Tourraren partaidea zuen buru.

Bigarren postua etxeko baten eskuetan eta Ramon Sotaren familiaren barne geratu zen. Javier Ballesteros, Severiano Ballesterosen semea txapeldunorde geratu zen taldea lideratu zuen. Hirugarren lekuan geratutako taldeak kantabriar kolorea eduki zuen Pablo Nobo baitzuen buru. Pragan bizi den golf jokalaria, etxean oporretan zegoen. Podium nabarmendua lortu zen txapelketa gogor baten ostean.

Jon Rahmek kolpe handiak utzi zituen eta bere ibilbideari Pedreñan jarraitu zioten zale ugariarentzako oroipen atsegina.

Ikusmin ugari sortu zituen beste jokalari bat amateur bat izan zen, golfean behintzat, futbolari profesional nabari bat izanda: Aritz Aduriz. Athletic-eko aurrelari internazionalak trebetasun itzela erakutsi zuen golfean. Duda barik, futbolari txurigorria izan zen ikusleen artean argazki zein autografo gehien eskaini zituena.

Jardunaldia, Ramon Sotaren omenez eginiko bazkari batekin bukatu zen. Bazkarian, bideo bat proiektatu zen non golf jokalariaren bizitzaren momenturik onenak agertzen ziren eta Jon Rahm bizkaitarrak, hitz goxo batzuk eskaini zizkion Sotari. Amaieran, trofeo nahiz sariak banandu ziren jokalarien artean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies