Jon Rahmek ohi ez bezalako debuta izan du World Golf Championships txapelketetan. Barrikako golf jokalaria hirugarrena bukatu da Mexiko Championship lehiaketan, azkenengo bederatzi zuloetan Dustin Johnsonekiko lehia bero batean borrokatu eta gero.

Rahm bikain jokatu da Chapultepec Klubean, Mexiko City hirian. Bere lantaldearekin burututako estrategia primeran irten zen. Lehen jardunaldian, sailkapen estu bateko lider bezala hasi zen 67 kolpeko txartel batekin. Goian eutsi zuen ostiralean, 70 kolpeko itzuli batekin, berriro ere eraso egin zuen larunbatean beste 67 kolperekin eta igandean garaipenerako borrokan bero bero sartu egin zen -4 eginda 11 eta 15 zuloen bitartean. Bikaina.

Rahm txapelketaren buru jarri zen 15. zuloan egindako birdie-aren ondoren. Bere eraso sendo eta finkoak munduko lehenengoa den jokalariari, Dustin Johnsoneri, zalantzatan jartzea lortu egin zuen. Mexiko, Jonekin iraulita zegoen. 11. zuloan egindako eagel-ak eta 14.ean egindako 10 metrotako putt-arekin lortutako birdie-ek Chapultepec klubeko zelaian danbada nabarmena eragin zuten. Jon, Dustin Johnson estutasun batetan jartzeko prest zegoen.

16. eta 17. zuloetan egindako tripateoak, Rahmek txapelketa irabazteko zituen aukerak akatu zituzten. Denetarik egin zuen Jonek irabazteko, jo ta ke borrokatu zuen, ez zuen ezer gorde baina azkenean txapelketak xehetasun txikiengatik erabakitzen dira, tripateo batetik, Jhonsonek 15. eta 18. zuloetan bankerretik egindako kolpeetara.

Historian zehar, inork ez du inoiz WGC-ko txapelketa bat lehenengo saioan irabazi eta gutxik esan dezakete txapelketaren buru izan zirela hiru zulo gelditzen zirenean amaitzeko, munduko lehenengoaren aurka. Jonek bere historia idazten jarraitzen du golf munduan bertigozko abiadurarekin. Ez da ahaztu behar, duela urte bat baino ez, Ben Howan saria irabazi zuela amateur izanda.

Mexiko Championship hau esperientzia baliotsu bat bezala grabatuta geratuko da Jonentzat. 22 urteko golf jokalari gaztea, kolpe bakoitzak ematen dion irakaskuntza, berearazten duen belakia da. Munduko Txapelketa bat irabaztear egoteak esan nahi duena daki. Antzeko egoera bat aurre egiten duen hurrengo aldian, txapelketa honetan bizi izandakoa oso erabilgarria izango da berarentzat, zeinek daki bi aste barru lehiatuko duen WGC Dell Technologies Match Play lehiaketan, Jonen egutegiko hurrengo txapelketan.

Azkenik, hirugarren posizioan bukatu zen Rahm Mexikon, Ross Fisher jokalariarekin berdinduta. Tommy Fleetwood jokalariaren kolpe batera eta Dustin Johnisnen bitara. Bere European Tour txartela primeran estreinatzen du. Oraingoz, hurrengo sasoirako eskubideak ziurtatu ditu, FedEX Cup sailkapenean 6.a da eta munduko rankingean 25.a. Hau, Chapultepec lehiaketan lortutako harrapakin zukutsua da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies