Hamabi torneo. Hamabi bakarrik behar izan ditu Jonek PGA Tour-eko bere lehenengo irabazle garaikurra lortzeko. Barrikako golf jokalariak atzo hasi zen golf munduan bere elezaharra idazten, Farmers Insurance Open-ean garaipen ikaragarria lortu eta gero.

65 kolpeko azkenengo bira estratosferikoak, 2 eagle eginda azkenengo 6 zuloetan, golfaren olimpoko ateak ireki dizkio 22 urterekin. PGA Tour-ean irabazten duen laugarren espainarra da Jon. Irabazitako beste hiruren izenak golf munduko jokalari izugarriak dira; Severiano Ballesteros, José María Olazábal eta Sergio García.

Garaipen bikaina lortu zuen Rahmek, igandeko bira hoberena eginda eta Justin Rosek lortutako asteko emaitzarik onena berdinduz. Ala eta guztiz ere, Rosek bere emaitza Iparraldeko zelaian lortu zuela esan beharra dago, eta zelai hau Hegoaldekoa baino askoz ere errazagoa da.

Jonek buruzagitza lortu zuen 13. zuloan lortutako ealge bati esker, baina txapelketaren kolperik hoberena eta urte honetako ikusgarriena, 18 metrotako azkenengo putt-a izan zen. Hau ez zen distantziagatik bakarrik ikaragarria izan, baizik eta kolpeagatik. Aldapa behera zegoen, hainbat gorabeherekin. Goxo jo behar zuen kolpea, baina determinazioz. Kolpe biribila izan zen. Ikaragarria. Txapelketaren gerokotasunean tinko geratzen direnetariko bat.

Rahmek bere buelta amaitzean hainbat jokalari bukatzear zeudela kontutan izanda, kolpe honek meritu handiagoa izan zuela esan daiteke. Gogor ekin zuen ez baitzekien zein emaitza behar izango zuen irabazi ahal izateko. Argi dago dena eman zuela azkenengo kolpe hauetan. Bukatzean edukitako ospakizuna txapeldun batena izan zen, baina tentuz jokatu behar izan zuen denak bukatu zuten harte. Tentsioz, emozioz eta zorionez beteriko itxaronaldia izan zen.

Garaipen honi esker, Rahmek gauza ugari lortzen ditu. Munduko ranking-eko lehenengo 50en artean dago eta Augustako Masters-a jokatzeko txartela lortu du. Bere golf munduko ibilaldiaren 3. mayor-a izango da, bigarrena profesional bezala.

PGA Tour-eko santutegi batean irabazi egin du, Torrey Pines. Zelai hau Tiger Woods-en gustokoetariko bat da eta golfeko historiako jokalaririk hoberenak irabazi egin dute hemen. Amerikarrak ez diren jokalarientzako zelai zaila izan da beti, José María Olazábal, Gary Player, Jason Day eta Rahm izan dira hemen irabazi duten “atzerritar” bakarrak. Zerrenda ikaragarria.

Elezaharra ez da hasi baino ez egin….

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies