Asteazkenean estreinatuko da Jon WGC Dell Technologies Match Play-an. Parte hartuko duen bigarren munduko txapelketa izango da, duela bi aste Mexikoko Txapelketan hirugarren postua lortu eta gero. Profesional izanda, macth play modalitateko lehen txapelketa izango da WGC Dell Technologies lehiaketa.

Jokatzeko irrikitan dago. “Espainiar bezala, match play lehiaketak sorgintzen nau” European Tour-eri ziurtatzen zion akzioa hastear zegoenean. Jonek formatu hau oso atsegina du eta bere amateur ibilbidean modalitate onetan bikain moldatzen dela frogatu du jada.

Txapelketa hau Austin Country Club (Texas) zelaian lehiatuko da eta formatu berezia du. Duela hiru urte zuzeneko liskarra antzeko sistema, futboleko Errege-Kopa modukoa, aldatu egin zen, Txapeldun-Ligaren sistema antzeko bat ezarriz. Hots, txapelketak taldeetako aurreko fase bat du eta gero, zortzi geratzen direnean zuzeneko kanporaketa dago titulua lortu arte. Talde bakoitzeko lehena bakarrik pasatzen de azkenengo zuzeneko kanporaketa hau lehiatzera.

Rahm zazpigarren taldean sartuta geratu da, Sergio García, Shane Lowry eta Kevin Chappell jokalariekin batera. Laukote gogorra da hau esperientzia, kalitate eta match play modalitatearekiko emaitza onekoa. Azkenengo zortzien artean amaitzeko ibilbidea gogorra izango da, baina ez, Jon izutuko duen ezer. Azken finean, laukotean PGA Tourreko lehiaketa bat irabazi duen bakarra Jon izan da, hain zuzen Torrey Pines txapelketa.

Match play modalitatean, edozein aurresana egitea ezinezkoa da. Jonek su ta gar jokatu behar izango du txapelketa honetan urrun iristeko, baina horrela ere ez dauka ezer bermatuta.

Bere debut ofiziala asteazken honetan izango da, 21.11etan (Espainiar ordutegian) Kevin Cappell jokalariaren aurka. Ostegunean, Lowry golf jokalariaren kontra lehiatuko da 19:43etan eta ostiralean, taldeko lehiaketarekin bukatuko du Sergio Garciaren aurka lehiatuz 17:20etan. Azkenengo zortzien artean geratzen bada, 10. taldeko irabazlearen aurka jokatuko du. Talde honetako jokalariak Rada Cabrera Bello, Tyrrell Hatton, Charles Howell III eta Jeunghun Wang dira.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies