Jon Rahm ostegun honetan estreinatuko da Augusta Masters lehiaketan. 19:41etan (espainiar ordutegian), Barrikako golf jokalari gaztearen ametsa hasiko da. Ordu horretan, hasierako tee-an jarriko du pilota Jonek eta bere lehenengo txamarra berdea lortzeko lasterketari hasiera emango dio.

Bere partida kideak jokalari oso garrantzitsuak dira. Alde batetik, Rory McIlroy, nork bere grand slam partikularra ixten saiatuko den. Beste aldetik, Hideto Tanihara, duela bi aste WGC Dell Match Play lehiaketan finalaurrekora ailegatutako golf jokalari japoniarra. Luxuz beteriko kideak, erronka honi hasiera emateko.

Jon gogoz beteta heltzen da, bere barneko honena emateo prest. “Irabazterik ez dudala pentsatuko banuke, ez nintzateke hemen egongo”, ziurtatzen du, bere asmoak argituz. Ez du harrokeriaz esaten, uste sendoz baizik. “Oso zaila izango dela argi daukat eta nire jokorik onena eman behar izango dudala aukeraren bat edukitzeko, baina nire aldetik su eta gar borrokatuko dut”, ziurtatzen du.

Ostegun honetara ailegatu arte edukitako ikasketa luxuzkoa izan da ere. Asteartean 18 zulo jokatu zituen Phil Mickelson jokalariarekin entrenatzen. Lehenengo bederatzietan Mark O´Meara eta Ben Crenshaw izan zituzten haiekin (bigarren honek ez zuen jokatu). Ia ezer ez. 6 txamarra berde Jonen inguruan.

Asteazkenean bikain lagunduta egon zen ere. Jose Maria Olazabal eta Rafa Cabrera Bello jokalariekin haritu baitzen. Entrenamendua goiz bukatu egin zen eguraldi txarra zela eta, eta laugarren zuloan bukatu egin zen. Dena den, Olazabalen jakinduria eta Cabrera Belloren pasaden urteko esperientzia izan zituen lagun.

Jada zoria botata dago. Orain Augustako green zailetan gogor aritu behar da, zaila dirudien aste batean, nabarmenki ostegunean noiz 60km/h-ko baino gehiagoko haizea egon daitekeen. Ametsa hastear dago. Lehengo atala.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies