16. postuan (-10) bukatu zen Jon Rahm PGA Tourreko TPC Scottsdalen, Waste Management Phoenix Openean, Arizonan.
Aste sentikorra izan da espainiar golf jokalariarentzat. Etxean jolasten zuen, Arizona State Unibertsitatetik gertu eta Amerikar Zirkuitoko bere lehenengo Top10-a lortu zuen zelaian. Duela bi urte bostgarrena bukatu zen, amateur izanda. Gainera, aurreko torneoan, Farmers Insurance Openean, bere PGA Tourreko lehenengo garaipena lortu zuen, azkeneko ronda izugarri batekin.
Hau dela eta, torneo hau zirraraz beteta egon zen Jonentzat. Erronka izugarria izan zen Barrikako jokalariarentzat. Jonen helburua txapelketa honetan, lehenengo postuetan bukatzea zen, baina kontutan izanda garaipenaren ostean pilatutako nekea, izandako konpromiso ugariak eta Torrey Pinesen egindako putt-aren maila bera lortzearen eza, ezinezkoa izan zen.
Dena dela, egoera-balantzea oso ona da. Par azpitik jokatu zituen 4 itzuliak Jonek (70-69-65-70) eta Top 20 oso baliotsu bat lortu zuen, munduko ranking-ean lau postu (42.a) eta FefEX Cup-ean postu bat (5.a) igotzen lagundu zionak.
Gainera torneoan zehar izandako ibilbidea nabarmena izan zen. Hirugarren itzulian jokatutako lehenengo bederatzi zuloak ezin hobeak izan ziren, 16. zuloan egindako birdiea gehituz. Golfari zein zirrarari omenaldia izan zen. Sei birdie egin zituen lehenengo zortzi zuloetan eta irabazteko aukera lausoa izan zuen honi esker. Ekitaldi izugarria izan zen. Amateur eta profesional gisa PGA Tourreko 18 torneo jokatu ditu Jonek, hamar Top 20 lortuz.
AT&T Pebble Beach Pro Am jokatuko du Jonek aste honetan. Barrikako jokalariarentzat beste antzeztoki mitikoa. Munduko golfaren zelairik ospetsuenetariko bat.