Mexiko City hirian da hitzordua. Chapultepec Gollf Klubean. 2.300 metro itsas mailaren gainetik. World Golf Championship txapelketetan hasiko du bere ibilbidea Jonek zelai honetan, ostegunean, 18:58etan (Espainiako ordutegia).

Barrikako jokalariak golf munduko ate printzipal batetik igaroko da, txapelketarik garrantzitsuenetarikoak major-ak kontutan hartu barik. WGC Mexiko Championship txapelketa 10. zulotik hasiko da Jon, Doralen lehiatzen zenaren oinordekoa. Munduko golf jokalari hoberenetarikoak diren bi jokalariekin batera: Martin Kaymer (Ryder heroia eta munduko lehenengoa izandakoa) eta Gary Woodland estatubatuarra.

Rahmek Munduko Txapelketetako ibilbidea oso zelai zorrotz batean hasiko du, tee-tik estua eta distantziak kontrolpean izan behar diren zelaia. Kolpeak ondo ematea ez da erraza, altuera kontutan izanda. Ia fede kontua da. Caddie-aren jokabidea eta zelaia prestatzean egindako lana ezinbestekoak dira.

Drivea garrantzitsua ez den zelai batean, tee-tik jarrera kontserbadorea izanda. Jonek ez dauka argi. Zuhaitzen gainetik saiatuko da botatzen pilota, argi ikusten duen irteeretan. Egia esanda, ondo ematen badu kolpea beste makil batzuekin irteten diren jokalariekiko distantzia nabarmena irabazi dezake.

Munduko txapelketa guztiak bezala, WGC Mexiko Championship lehiaketa lau egunetan zehar jokatzen da eta korterik ez dauka. European Tourreko kidea izatearen estreinaldi bikaina. Momentuz, Jon, bazkide afiliatua da. Aste honetan datorren urteko txartela irabazteko puntuak batzen hasiko da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies