WGC-Mexiko Championship txapelketan lehiatuko da Jon bihartik aurrera Golf Chapultepec Klubean, Europar Zirkuituko kidea izanda. Euskalduna, 2017. urteko denboraldi osoan zehar izango da European Tourreko kidea.

Farmers Insurance Open txapelketan lortutako garaipenari esker, Jon munduko T50ean dago (38.a). Hemendik aurrera Rolexeko Race to Dubai lehiaketarako puntuak lortuko ditu, Mexikoko Munduko Txapelketarekin hasiz. Gainera, Ryder Cup 2018 (Paris) lehiaketarako sailkapena hasten denean puntu gehiago lor ditzake Jonek.

Munduko T50ean dagoen bitartean, Rahmek Rolex Serieko lehen bost txapelketetan parte har dezake. 2016ko azaroan, Jon, Espainiaren ordezkaria izan zen Rafa Cabrera-Belloren bikotea izanda ISPS Handa Munduko Kopan. Lehiaketa hau, Australian jokatu zen eta zortzigarren lekuan geratu egin ziren.

Rahm 1994. urteko azaroak 11an jaio zen Barrikan (Bizkaian) eta Arizona State Unibertsitatean Komunikazioa ikasi egin zuen. Hemen egonda, Ben Hogan Award-a lortu zuen 2015 eta 2016 urteetan. Sari hau, Estatu Batuetako amateur jokalaririk hoberenari ematen diote eta Jon, ondoz ondoko bi urtetan irabazi duen jokalari bakarra da. 2016. urtean, Jack Nicklaus award-a irabazi egin zuen.

Jonek PGA Tourrean izandako garapena liluragarria da: 2015 eta 2017 urteen artean lehiaturiko 19 txapelketetan bitan bakarrik ez du kortea pasatu, garaipen bat lortu egin du, bigarren eta hirugarren lekuan bukatu egin da eta sei alditan T10an eta 12 alditan T25ean amaitu egin du. Aurtengo urtarrilak 29an San Diegoko Farmers Insurance Open txapelketan lortutako lehenengo postuarekin historia egin du Jonek, bere garaipen zerrendari profesional gisa 22 urterekin hasiera emanez.

Jon Rahm: “Betidanik nahi izan dut European Tourreko kidea izatea eta Ryder Cup txapelketa jolastea, baina ez nuen ezta pentsatu ere egin hain goiz lortuko nuenik. Oso garrantzitsua da niretzako. Zirraraz beteta eta lehiatzeko prest nago. Egia esanda, torneo hau European Tourreko nire lehenengo txapelketa izatea asko gustatzen zait eta ondo egitea espero dut.”

Argi dago Europar Zirkuituan izandako profesional ibilbidearen hasiera, Estatu Batuetan ikasi duten beste jokalari askorekin konparatuz ezberdina izan dela. Aukera bikaina bati probetxua atera ahal izan diot eta hain goiz lortzeak harrituta nauka. Ezin dut sinetsi European Tourreko kidea izatea”

Zirkuituko oroimen asko daukat buruan… Justin Rosek Volvo Master txapelketa irabaztean egindako hole in one-a Valderramako 3. zuloan, ikusi nuen lehenengo zuloa izan zen. Urte horretan, Europako jokalararik onena bilakatu zen.”

Espainiar jokalarien hainbat garaipen dauzkat buruan; Sergio (García) eta Pabloren (Larrazabal) arteko play-off ikaragarria Alemanian, Miguel Ángel (Jiménez) eta Pablo Frantziako Open-a irabazten, Sergioren garaipen guztiak… Momentu ugari eta bikainak izan dira, batez ere nik Valderraman bizi izandakoak. European Tourreko hainbat torneo jokatzeko irrikan nago.”

Chapultepec-eko zelaia oso polita da, asko gustatzen zait, etxeko zelaiak burura dakarkit, Europar zelaien antzekoa baita. Estua da, zuhaitz askorekin beteriko zelaia, Drivearekin ezin da beti hasi baina, nire asmoa zuhaitzen gainetik jokatzea da! Tee-tik kontserbadorea izanda jolastu daiteke, baina Europako zelai askotan gertatzen den bezala, bigarren kolpea ondo ezartzea ezinbestekoa da. Eupoean Tourreko kidea naizen lehenengo txapelketa izanda, ondo jokatzea espero dut”

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies