Jonek aste bereziak lotzen jarraitzen ari da, bere lehenengo PGA Tourreko denboraldian. Duela bi aste Farmers Insurance Opena irabazi zuen, pasaden astean etxean Phoenix-en jokatu zuen saria besopean edukita eta orain Pebble Beach zelaia ezagutuko du.
Ez da gehiagorik esan behar. Ziurrenik, zelai hau, munduko famatuenetariko bat da, St. Andrews-en Old Coursearekin batera.
Ostegun honetatik aurrera AT&T Pebble Beach Pro Am-a jokatuko du Jonek. Amerikar Zirkuituaren txapelketa hau, modalitate berezi batean jokatzen da. Bai amateurrak bai profesionalak lehiatzen dira. Amateur gehiengoa, kirol nahiz ikuskizun munduko jende ospetsua da. Txapelketa, Californiako hiru zelai ezberdinetan jokatzen da: Pebble Beach, Monterey Peninsula eta Spyglass. Larunbatean izango da kortea, hirugarren egunaren ondoren eta jokalari guztiak hiru zelaietan lehiatu eta gero.
Spyglass zelaian hasiko du lehiaketa Jonek, txapelketa honetako zelairik zailenean, azken urteetako estatistiken arabera. Ostiralean Pebble Beach-en jolastuko du eta larunbatean Monterey Peninsula zelaian. Azkenengo hau, zelairik errazena da. Joni tokatu zaion zelaien ordena, sekuentziarik samurrena da eta jokalari askorentzako gustokoena.
16:06etan hasiko da Jon jolasten (espainiar penintsulako ordutegian) Andrew Louperekin batera. Lehenengo eguneko irteerak ordu bat aurreratu dira eguraldiaren aurreikuspena dela eta; haize bortitza (50km/h) eta euria. Aurreikuspen honen ondorio zakarragaoak jasoko dituen zelaia Pebble Beach izango da, geografikoki daukan egoera dela eta. Spylass zelaian lehiatzea ez da erraza izango ere.
Rahmek txapelketa lehiatuko du Taylormadeko CEO eta presidentea denarekin, David Abeles.