Arizona da dudarik gabe Jonen lehenengo PGA Tour-eko gairapena ospatzeko lekurik hoberena. Bere etxean, Phoenixen, non bere gaztaroaren gehiengoa pasatu duen eta golf jokalari nahiz pertsona giza hazi den.

Jon Rahmek Phoenixen ospatu zuen Farmers Insurance Open-ean lortutako garaipena. Ohorez eta urguiluz beteriko harrera izan zuen Taylormade-ko egoitzean, Arizona State unibertsitatearen arima piztuz, harro bere ikasleen artean alako talentu bat izateagatik.

Hala nahi izan du patuak, kasualitateak edo egutegiaren kapritxoak. PGA Tour-aren hurrengo geltokia Waste Management Phoenix Open-a da eta TPC Sscottsdale-n jokatzen da, Arizona State-tik oso hurbil. Ostegun honetatik aurrera hemen jokatuko du Jon Rahmenk.

PGA Tour-eak bere gazte promesa ohoratzeko ez du denborarik galdu. Hasteko, partidu itzela ezarri diote lehengo bi egunetan. Rahmen bikoteak Jordan Spieth eta Rickie Fowler izango dira. Jokalari hauek begirune handia daukate eta oso maiteak dira amerikar zirkuituan. Ryder Cup-eko amerikar taldeko jokalariak dira biak, munduko Top 10-a eta top 15a dira.

Aste honetan bere ibilbidearen beste froga garrantzitsu bati aurre egin behar dio Jonek. Azken egunetan gertatutako guztia bereganatu behar du. Gainera, etxean egoteak igortzen duen emozioaz, adenalinaz eta jendearen beroaz. Beste erronka bat. Jonek gustoko duen erronka mota.

Lehenengo garaipenak ematen duen biharamuna igarotzeko leku ezin hobea da. Ez da bakarrik etxean jolasten duela, baizik eta oso ezaguna duen zelai batetan egongo dela, non PGA Tour-a iraganean jolastu duen. TPC Scottsdale-an jolastu zuenean, mundura ireki egin zen. Barrikako jokalariak bostgarrenean amaitu zen, amateur izanik orain dela bi urte.

Torneoa ostegunetik aurrera jokatuko du, 07:57etan (Espainian 15:57).

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies