Bere ibilbideko bigarren WGC txapelketa, eta irabazteko zorian egon da honetan ere. Dell Technologies Match Play lehiaketan primeran ibili da Jon aste honetan, txapelketa hau, 2017. urteko bigarren Munduko Lehiaketa da eta match play formatuan jokatzen da.

Austin Country Clubean jokatutako zazpi partidetatik sei irabazi zituen Jonek. Dustin Johnsonen kontra lehiatutako finalean galdu zuen. Jokalari hau, munduko n1-a da eta gaur egun sasoi hoberenean dagoena.

Rahmek ohi ez bezalako emanaldia eskaini du. Talde-fasea gainditu zuen jokalari boteretsu nahiz nabarmenak gaindituz, hala nola, Kevin Chappell iparramerikarra (3&2), Shane Lowry (2&1) eta Sergio García (6&4). Txapelketaren final-zortzirenetara pasatu zen 3 garaipen 3 partidetan eginda.

Larunbatean final-zortzirenak eta final-laurdenak lehiatu ziren. Jon bikain aritu zen, akatsik gabe eta perfekzioa urratuz. Ziztu bizian sartu zen Jonek finalerdietan, Charles Howell lll (6&4) eta Soren Kjeldsen (7&5) irabazi ostean.

Finalerdietan, Bill Hass-en aurka jokatu zuen. Amerikarrari irabazi zion 3&2, azkenengo bost zuloetan 4 birdie eginda. Izugarriak izan ziren Jonen azkenengo zuloak.

Azkenengo pausua gelditzen zen soilik, zailena. Munduko jokalaririk hoberenaren aurka jokatu ezean, txapelketan hoberen jokatu zuen jokalariaren aurka zen finala. Txapelketa guztian, Johnson ez zen egon bere aurkarien atzetik. Bere jokorik hoberena jokatu beharko zuela irabazteko bazekien Jonek.

Lehenengo bederatzi zuloetan, Jonen jokoa ez zen bere gustukoa izan. Ondo hasi zen lehenengo bi zuloetan, birdie aukera izanda baina hirugarren zuloan hasierako kolpea huts eginda, oso zaila egin zitzaion borroka: “Txarto atera ahal zen guztia, txartoago ateratzen zen, lehenengo bederatzi zulo horiek deskalabru bat izan ziren” esan zuen Barrikako golf jokalariak.

Joko baldintzak ez ziren batere errazak, putt-a hotz zegoen eta gauzak ez ziren irteten. Jon zerbait egin beharrean zegoen, Dustin Johnsonek zortzigarren zuloan bost goian baitzegoen. Finala tindu epikoak hartzen hasten zen.

Rahmek amore ematea aukera zezakeen. Lehiaketa ikaragarri bat zen eta finalera heldu zen munduko n1 zenaren kontra. Gaitzespen askorik egitea ez zegoen. Hala ere, errenditzea ez dago Jonen hiztegian. Eta Johnsonek akats bat egin zuen momentuan, konkretuki bi bogey jarraian, Jonen aukera izan zen puntuak lortzen hasteko.

13 zulotik aurrera gauzak hobetzen hasi ziren, drive bikain batez ateraz. Birdie egin zuen, beste bat 15. zuloan eta hirugarren bat 16.ean. WGC-a irabazteko aukera lortu zuen, Dustin Johnsonekiko kolpe batera jarriz. 17. zuloan jo ta ke aritu zen irabazteko, baina bere kolpea apur bat motz geratu zen eta ezin izan zuen birdie-a lortu. Hemezortzigarren zuloari ekin zion su eta gar drive bikain batez irtenda. Eagle-a bilatu zuen zuloa irabaztearren…

Kolpe bikaina eman zuen baina chip oso zaila geratu zitzaion. Kolpea ematerakoan, zorte txarra eduki zuen zeren ate baten kolpea entzun egin zen eta bere kontzentrazioa apur bat ukitu egin zen. Oso gutxi bai, baina nabaritu egin zen. Ez zuen kolpea nahi bezala eman eta pilota ez zen jaitsi guztiz aldapatik zulora iristeko. Birdie-a lortzeko putt ezinezko bat egin behar zuen… Dana dala par egin zuen putt ikaragarri batekin eta Dustin Johnson amaiera arte borrokatzera behartu zuen.

Jonen finala emozionalki gorabeheratsua izan zen, baina demostratu zuen munduko jokalari hoberen artean dagoela. Amaiera arte ailegatu egin zen, nahiz eta bere joko ona finalaren zati batean baino ez aurkitu. B planari ekin zion: gogoa eta lehoiaren bihotz eta arima. Eta amaiera arte aukerak izatea lortu zuen.

Astearen interpretazioa positiboa da. “Argi dago nahiko triste nagoela ez irabazteagatik, baina balantzea positiboa dela uste dut. Aste honetan gauza on asko daude. Gauza asko ikasiko dut eta hau nire lekua dela egiaztatu dut, txapelketa hauetan eta golf jardunaldi hauetan nire lekua aurkitu dudala. Pozik nago igaro den astearekin, baina finala azken bederatzi zuloetan hobeto jokatu izana gustatuko litzaidake. Munduko Txapelketa bi jokatu ditut eta bietan irabazteko aukerak izan ditut. Oso harro egoteko da. Egoera hau deskribatzea zaila da niretzat, baina dudarik gabe oso pozik nago” ziurtatu zuen.

Rahm 4. postuan jarri da FedEX Cup-ean, 2.ean Race to Dubai-n (bi torneo jokatuta bakarrik) eta 14.a munduko rankingean. Egoera hobezina kontutan izanda bakarrik bederatzi hilabete igaro direla profesional bilakatu zenetik. Bere hurrengo erronkaren izena Shell Houston Open da. Ostegunetik aurrera PGA Tour-aren torneo berri batean lehiatuko da Jon. Eta hurrengo astean, Augustan dauka hitzordua… Asko esan nahiz egiteko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies