Jon Rahmek (-9) emaitza baliotsua lortu zuen Shell Houston Open txapelketan, hamargarrena geratuz. PGA Tourreko lehiaketa hau, Golf Club of Houston zelaian jokatzen da. Barrikako golf jokalaria, astean zehar hobetzen joan zen eta frogatu zuen ezin hobeto dagoela ordu batzuen buruan urteko aste berezienetako bati aurre egiteko Augusta Mastersean.

Rahmek poliki hasi zuen astea, beharbada WGC Dell Match Play lehiaketako aste hain gogorraz eraginda, jasatako zirrara nahiz neke fisiko zela eta. Ostegunean 71 kolpeko itzuli batekin hasi egin zen, ostegunean 72 kolpe eginez. Bere barneko grina ateraz, kortea pasatu zuen eta hortik aurrera bere jokorik onena atera egin zuen. Ia 50 posizio gaindituz, asteburu txundigarria errubikatu zuen.

Jonek 69 kolpeko txartela lortu zuen larunbatean eta 67 kolpekoa igandean, eguneko hirugarren onena Houstonen. Hala ere, parterik onena sentsazioak dira. Azkeneko 36 zuloetan 14 birdie egin zituen, lehen postuak harrapatu nahian su eta gar borrokatuz.

Igandean bikain aritu zen Jon. Birdie egiteko aukera asko izan zituen. Agresiboki jokatu zuen, tee-tik luze arituz eta bost metro baino gutxiagoko aukera asko lortuz. Egunean -5 egin zuen eta gutxiago ere izan litekeen. Amaiera arte borrokatu egin zuen.

Lortutako T10 hau, PGA Tourrean jarraian lortutako laugarrena da, eta munduko rankingean gora egiten lagundu egin dio. Hamabigarren lekuan helduko da, Sergio Garciaren atzetik. Bere bizitzako klasifikaziorik onena da. Gainera, FedEX Cup-ean daukan laugarren posizioa bermatzen du. Augusta zain dago eta Jon prest baino prestuago dago.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies