FedEx Cuparen playoffsean beste aste ezin hobea bat sinatu du Jon Rahmek. Laugarren leku bikaina lortu du Bostoneko TPCan, Justin Thomas, Jordan Spieth eta Marc Leishman bakarrik aurretik izanda. Bi torneotan (Northen Trust Open eta Dell Technologies) bi top 4. FedEx Cupa irabazteko hautagaitza aurkeztu du Rahmek, argi ez bazegoen ere.

Ofizialki, Bostoneko TPCa jokatzen duen lehenengo aldia da Jonentzat eta bikain aritu egin da. 67 eta 68 kolpeko bi itzuliekin hasita, torneoaren buru bilakatu zen. Hirugarren eguna zailagoa egin zitzaion, ala ere ez zen txarto aritu, baina bigarren bederatzi zuloetan egindako bi tripateoek bere irabazteko aukerak galgatu zituzten.

Estatu Batuetan langilearen eguna astelehenean zela eta, lehiaketa hau egun honetan bukatu egin zen eta Jonek jo ta ke aritu egin zen torneoaren buru amaitzeko irrikaz, baina oso emaitza baxuak eman ziren eta lehiaketaren buru zeuden jokalarien lekua kentzea ezinezkoa bilakatu zen. Dena dela eta, 70 kolpe baino gutxiagoko itzulia eginda, laugarren posizioa lortu zuen Jonek.

Emaitza bikain honek FedEx Cuparen bosgarren lekuan mantentzen du Jon, modu onetan playoffs hauetan izan beharreko ibilbidetik ez da ateratzen. Top 5ean Atlantan jokatuko den finalera heltzea da helburua, Tour Campionshipera. Horrela, bere eskuetan egongo da denboraldiaren sari nagusia lortzea. Dena egon behar den moduan dago.

Jokaerari begira, alderdi guztiak oso onak izan dira Rahmentzat aste onetan. PGA Tourreko estatistikak diotenez, irteera hoberenak edukitako jokalaria izan da eta greenetan hoberen aritu dena. Burdinekin bakarrik irregularkiago jokatu da.

FedEx Cupa aparte, munduko rankinean bosgarren lekuan dago Jon. Honek, Europako hoberena bilakatzen du eta Ryder Cuparen puntu zerrendan munduko klasifikazioaren buru jartzen da. Beti aurrera, jo ta ke.

Barrikako jokalariarentzat aste hau atseden hartzeko da. BMW Championshiparekin buru belarri arituko da hurrengo astean, Chicagon, FedEx Cuparen hirugarren palyoffsean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies