Bostgarren postuan bukatu du Jonek (-12) AT&T Pebble Beach Pro Am lehiaketan. PGA Tourreko txapelketa hau, oso berezia da, daukan formatu eta agertokia dela eta. Barrikako gaztea lortzen duen bostgarren T5a da amerikar zirkuituaren hemeretzi torneo jokatu ondoren.

Jonek hiru zelai ezberdinetan lehiatzen den txapelketa honetan izandako jokaera bikaina izan da. Kaliforniako Monterrey penintsulan dauden hiru zelai hauen protagonista ukaezina, Pebble Beach da. Ostegunean Spyglass zelaian jolasten hasi zen, euria eta haizea eguneko protagonistak izanda. 73 kolperekin bukatu zuen eguna eta emaitza hau baliotsua izan arren eguraldia zela eta, taulako aurreko postuetan egotea ez zuen lortu.

Bigarren egunean, Pebble Beach zelaian lehiatu zen bizkaitar jokalaria. Asteko momenturik hoberena izan zen. 67 kolpeko txartel bat lortu zuen, 2. eta 7. zuloen artean 6 birdie lortuta. 40 posizio baino gehiago igo zituen rankingean eta garaipena lortzeko borrokan buru belarri sartu egin zen. Ez zen egun erraza izan. Lainoa zela eta, jokoan hainbat etenaldi egon ziren.

Monterey Penintsula zelaian moving day-a lehiatu zuen eta 67 kolpe egin zituen. Top10-ean sartu eta garaipenerako bidean jarri egin zen, baina Jordan Spieth jokalariak (irabazlea izan zena) zeraman abantaila nahiko nabarmena zen. Lehenengoarekiko 9 kolpeko aldea edukita irtenda ere, Jonek Pebble Beach zelaian igandean, gogor ekin zion irabazteko aukerak izateko. Berriro ere, 68 kolpeko itzuli bikaina egin zuen Jonek, bogey bikoitz bat eginda ere, 3. zuloan, bigarren kolpean bola galduta. Amaieran, bostgarren postuan bukatu zen Jonek.

Rahmen beste aste bikain bat, 37.a munduko sailkapenean eta 6.a FedEX Cup-ean. AT&T Pebble Beach Pro Am txapelketan bogey gutxien egin duen jokalaria izan da Jon, tinkotasun hutsa adierazten du eta lau egunetan zehar egindako driverik luzeena berea izan da (368 yarda, Spyglass zelaian lehenengo egunean) eta irteeretatik greenera izandako jokoari esker nabarmendu egin da.

Lau txapelketa jarraian lehiatu ondoren (CareerBuilder, Farmers Insurance, Phoenix Open eta AT&T Pro Am) Jonek pare bat aste izango du jai. Hasiera batean, Genesis Open txapelketa jokatzeko asmoa zuen Jonek baina ez lehiatzea erabaki du, deskantsatu ahal izateko eta Mexikoko urteko lehenengo hitzordura indar gehiagoz joateko. Txapelketa hau, 2017. urteko lehenengo Munduko Lehiaketa, bi aste barru ospatuko da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies