34. lekuan bukatu zuen Jon Rahmek PGA Tourreko CareerBuilder Challengean. Urteko lehenengo txapelketa aurkako sentsazioekin. Denetarik egon zen. Momentu oso onak, birdie sekuentzia boteretsuak eta gorago egotea saihestu zuten baina etorkizunerako ikasteko ere baliotsuak izan diren akats zehatz batzuk.

Txapelketa Pro-Am modalitatean lehiatu zen Californiako 3 zelai ezberdinetan: TPC Stadium Course, Nicklaus Tournament Course eta La Quinta Golf. Barrikako golf jokalariak 4 txartel sinatu zituen; 71 (QG), 66 (NC), 70 (SC) eta 72 kolpe (SC).

Astean zehar edukitako birdie kopurua oso ona izan da, ez dago arduratu beharrik. 20 birdie lortu ditu Rahmek La Quintan, 5 buelta bakoitzeko. Txapelketaren alde txarra, edukitako akatzak izan dira. 4 egunetan zehar, bi doble bogey eta zazpi bogey egin zituen, askotan lehiaketan lehenbailehen gora joateko gogoaz bultzatuta.

Nicklaus Coursean jokatutako eguna hoberena izan zen. Buelta biribila. 66 kolpe jo zituen, 6 birdie eginez bogeyrik gabe. Ezin hobea. Azkenengo jardunaldian gogoz irten zen jokatzera, jo ta ke T10a bilatuz, baina hasiera txarra izan zuen. Bostgarren zuloan lau gora zihoan bi bogey eta doble bogey bat zirela eta. Hala eta guztiz ere, Jonek ez zuen amorerik eman eta gogor ekinda hurrengo hamairu zuloetan -4 egin zuen parrean amaituz eta ia 30 postu aurreratuz. Sari goxoa borroka bortitz baten ostean.

Jokoari dagokionez, asteko onena burdinak izan ziren. Greenerako kolpeak ondo jo zituen Rahmek, txapelketan 15.a izan zen. Emaitza onak. Irteeretan momentu on nahiz txarrak izan zituen.

Urteko lehen txapelketa izanda, egoera-balantze ona egon dela esan daiteke. Erritmoa hartu behar da. Aste honetan hitzordu berria izango dugu: Farmers Insurance Open, Torrey Pines-eko zelaian San Diegon.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies