2017ko txapelketa ostegun onetan hasiko du Jon Rahmek. PGA Tourreko CareerBuilder Challengea lehiatuko du La Quitan, Californian. Hasteko leku txarra ez da. Europa osoko tenperatura baxuak kontutan izanda, zelaira hogei gradurekin ateratzea luxu handia da.

Rahmek hainbat aldaketa egin ditu bere golf-poltsan aurten. Driver berri bat dauka (Taylormade M2) eta distantzia nabarmen bat irabazten lagundu dion bola berri bat. Jokatzen hasteko eta negu honetan Espainian nahiz Estatu Batuetan entrenatutako guztia praktikan jartzeko irrikitan dago.

Aste honetan bere blogean esan duen bezala “Esan behar dut hasiera batetik gustatu zitzaidala Taylormade M2 berria. Maitasuna lehen begiradan izan zen. Nire ideiaren arabera, makil berrien itxura gustokoa izan behar duzu. Garrantzitsua da noski sentsazio onak izatea pilota jotzerakoan, baina estetikoki gustura egotea nahitaezkoa da. Driver berria fosforitoa da eta egia esanda, asko atsegin dut. Gustora nago berarekin eta orain ikusi behar da nola doan momento zailetan. Ez dut uste hain luzea den beste bat dagoenik eta akatsak lehen baino gehiago ere barkatzen ditu. 3 egurra eta 5 egurra M1 dira.

CareerBuilder Challengea txapelketa berezia da. Pro-Am modalitatean lehiatzen da 3 ibilbide ezberdinetan: TPC Stadium Course, Nicklaus Course eta La Quinta. Egun bakoitzean zelai ezberdin batetan jokatzen da, eta kortea larunbatean izango da, hirugarren txanda bukatzean. Rahm ostegunean hasiko da La Quitan, Jaime Lovemark eta bi amateurrekin batera. 19:00etan hasiko dira (Espainiar penintsulako ordutegian).

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies